Zu eta zure osasuna ardatz
Bizkarrezurreko eta hari lotutako artikulazioetako espezialisten unitate mistoa gara. Zure ondoan gaude, Bilbon, bizkarreko mina arintzeko lan egiten (gizateriaren arazo ohikoenetako bat da), zure bizi-kalitatea hobetzeko xedez.
Ezagutu gure zerbitzuakMinak bizitzan mugatu egiten zaituenean, Siwa.clinic duzu babesleku. Siwa-ko oasia (Egipto) inspirazio-iturri hartuta, xehetasun oro zure osasuna hobetzeko pentsatua izan da eskaintzen dizugun espazio honetan.
Prebentzioa
Ikasi zure osasuna zaintzen, fisioterapia aurreratuarekin eta gure Bizkar Eskolarekin.
Diagnostikoa
Zehaztasunez identifikatzen ditugu arazoak, punta-puntako teknologia eta espezialista taldea ditugulako.
Tratamendua
Inbaditzaileak ez diren teknikak zein prozedura kirurgiko aurreratuak eskaintzen ditugu, beren-beregi zuretzat egindako planaren arabera.

360º-ko bidaia
360º-ko balorazioa
Aurkitu bizkarreko minerako sendabidea egunean bertan.
Siwa.clinic-en, diagnostikorako eta tratamendumerako zerbitzuetatik ibilbide osoa egitean datza 360º-ko balorazioa.
Zure gorputzaren azterketa osoarekin hasten da bidaia (zure indar muskularra, ibiltzeko modua…) eta bukatzeko, Siwa.clinic-eko aditu talde osoak beren-beregi zuretzat diseinatutako plan pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Siwa.clinic metodoa
20 adituren esperientzia, 7 espezialitate desberdin eta punta-puntako teknologia konbinatzen ditugu toki berean.
Zure benetako beharrizanetara egokitzeko egiten dugu hori. Izan ere, hemen zu zara garrantzitsuena.
Arazoei aurrea hartuta eta diagnostiko argiak eta tratamendu eraginkorrak eskainita, Siwa metodoak pausoz pauso lagunduko zaitu, bizi-kalitatea berreskura dezazun.
Honela lagundu diegu gure pazienteei bizi-kalitatea hobetzen.
Behar beste denbora hartu zuten miaketa egiteko, aurretik egindako proba diagnostikoak aztertzeko eta azalpenak emateko.
Ezin hobeto tratatu naute eta asko lagundu didate erabakia hartzeko orduan. Oso hurbilak eta adeitsuak dira.
Kontsultan tratatzeaz gain, arretaz azaltzen dizu guztia eta hobetzeko aholkuak ematen dizkizu.
Bizkarreko minak egunerokotasunean
mugatzen zaitu?
Hartu 360º-ko balorazioa egiteko hitzordua eta behin betiko diagnostikoa jasoko duzu.

