360º-ko balorazioa
360 º-ko balorazioa diagnostiko aurreratua egiteko modu bat da eta 4 pauso ditu.
Proba batetik bestera hilabeteak itxaronarazi ordez, espezialista desberdinak batzen ditugu eta punta-puntako teknologia erabiltzen dugu zure osasu-egoeraren inguruko ikuspegi osoa izateko.
Horrela, erabat ebalua ditzakegu zure bizkarra eta hari lotutako artikulazioak, egun bakarrean.
Diagnostiko osoa egun bakarrean
Teknologia aurreratua
20 espezialista toki berean
Berehalako tratamendua
Zure balorazioa 4 pausotan
Kontsulta bizkarreko zirujauarekin
Kontsulta sendagile osteopatarekin
Diagnostikoa eta ekintza plana
Azterketa biomekanikoa
4D teknologiadun kamerei esker, biomekanika laborategian gure aditu taldeak zure gorputza aztertuko du oinez ari zaren bitartean.
Horrela, zehaztasun osoz hautemango ditugu zure bizkarrezurrari eta artikulazioei eragiten dieten gainkargak, desoreka muskularrak eta jarrera-ohiturak.
Azterketa funtzional muskularra
Gure espezialisten esperientzia eta teknologia aurreratua konbinatzen ditugu, zure gorputzak lesio baten ostean nola erantzuten duen ulertzeko, zure aurrerapenak neurtzeko eta zuretzako berreskuratze-plan onena egiteko.
- Bizkarrezurraren, sorbalden eta aldaken indarra eta mugimendu-maila ebaluatzen ditugu.
- Punta-puntako 10 gailu.
- Fisioterapeuta aditu batek gidatuko zaitu pauso bakoitzean, emaitzak interpretatzeko.
Gure pazienteek zera diote…
Behar beste denbora hartu zuten miaketa egiteko, aurretik egindako proba diagnostikoak aztertzeko eta azalpenak emateko.
Ezin hobeto tratatu naute eta asko lagundu didate erabakia hartzeko orduan. Oso hurbilak eta adeitsuak dira.
Kontsultan tratatzeaz gain, arretaz azaltzen dizu guztia eta hobetzeko aholkuak ematen dizkizu.

